entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-12-10

Nogen taldeak Under Alt! Diskoa aurkezteko bira iragarri du

Donostian abiatuko da bira, eta azpeitian amaituko da martxoaren 27an. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Nogen folk-rock talde donostiarrak Under Alt! kaleratu berri du, bigarren lan luzea aurreneko Liv Til Doden arrakastatsuaren ostean. Datozen hilabeteetan Euskal Herrian barrena ibiliko dira proposamen berri aurkezten. 

Under Alt! lanak “gizarteak irakasten digunaren gainean janzten eta sentitzen duguna estaltzearen inguruan” mintzatzen da. Taldeak nabarmendu duenez, «Erantzunak gordinak dira eta ezpalak dituzte. Euren esanetan, kanpoko azalaren azpian hainbat gauza ageri dira, hala nola, beldurra, orbanak, desira, asperdura, txikitako ametsak, ezinak, damua, malenkonia edota loturak.

Hauek dira iragarritako zuzenekoak. Sarrerak Sarean eskura daitezke: 

 

Abenduak 4. Donostia. Victoria Eugenia Antzokia.
Abenduak 5. Donostia. Victoria Eugenia Antzokia.
Abenduak 8. Bilbo. Euskalduna.
Abenduak 13. Ondarroa. Beikozini.
Abenduak 19. Durango. Plateruena. 
Abenduak 23. Eibar. Coliseo.
Abenduak 30. Beasain. Usurbe.
Urtarrilak 7. Andoain. Bastero.
Urtarrilak 14. Zornotza. Zornotza.
Urtarrilak 21. Galdakao. Torrezabal.
Urtarrilak 22. Lekeitio. Ikusgarri.
Urtarrilak 23. Amurrio. Amurrio.
Urtarrilak 25. Arrasate. Amaia.
Urtarrilak 30. Zamora. FHLIM.
Otsailak 5. Gasteiz. Jimmy Jazz.
Otsailak 6. Iruñea. Gayarre.
Otsailak 13. Hernani. Biteri.
Otsailak 19. Tolosa. Leidor.
Otsailak 25. Zumarraga. Zealai Aristi.
Otsailak 27. Madrid. Sala 0. 
Martxoak 20. Hondarribia. Itsas Etxea.
Martxoak 27. Azpeitia. Soreasu. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.