entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-05

Noa & The Hell Drinkers donostiarrek European Blues Challenge irabazi dute

Bluesaren Eurovisión moduko jaialditzat dute askok, eta Europako 20 bandatik gora bildu ditu egunotan Poloniako Chorzów hirian.

Noa & The Hell Drinkers - 'Boogie Woogie Bang Bang'

Noa & The Hell Drinkers blues boskote donostiarrak European Blues Challenge lehiaketaren XI. edizioa irabazi du. Kontinenteko hainbat herrialdetako hamarnaka banda lehiatu dira, baina donostiarrek eskuratu dute garaikurra.

Ainhoa Egiguren (ahotsa), Manu Gestido (baxu elektrikoa), Paul San Martin (teklatua), Gonzalo Portugal (gitarra) eta Ibai Ros (bateria) dira taldekideak. 2016an hasi zuten ibilbide artistikoa (garaiko kideekin), eta 2018an kaleratu zuten lehen disko homonimoa. 2020an heldu zen bigarrena: Craft Blues. Hirugarrena ere grabatua dute, eta aurten kaleratuko dute.

“Oso pozik” daudela adierazi dute, jakin badakitelako sari honek “ate asko” zabalduko dizkiela bluesaren europar zirkuituan. Izan ere, udazkenean Portugalen, Suezian, Txekiar Errepublikan eta beste hainbat herrialdetan eman ahal izango dituzte kontzertuak. Amerikako Estatu Batuetan egingo duten nazioarteko jaialdian ere jarria dute begirada.

Noa & The Hell Drinkers ez da European Blues Challenge irabazi duen euskal talde bakarra: 2015ean Travellin' Brothers leioaztar taldeak irabazi zuen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.