entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-08

New Sound, Sega Sound Killers laukotearen berriena

Datozen hilabeteetan zehar disko berriaren aleak banaka-banaka aurkeztuko omen ditu talde gipuzkoarrak. Plataforma digitaletan entzungai dago jada.

Urtebete joan da Sega Sound Killers taldeak azken zuzeneko emanaldia egin zuenetik; Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izan zen. 2019ko azaroan kaleratu zuten EPa aurkezten zebiltzan orduan.

Hilabete hauek guztiak lanerako erabili dituzte, eta aurkeztera doazen diskoa da horren fruitua. New Sound da datozen asteetan aletuko dituzten kantetan lehena. Pieza elektroniko eta dantzagarri bizia, punk ukitu bat ere baduena. 

Taldekideen beraien hitzetan, “disko berria pilula kaxa baten modukoa da, eta norberak aukera dezake urdina ala gorria hartu; dantzatu ala headbanging egin”.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.