entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-02

NAK 2019, irailaren 10etik 20ra bitarte Iruñean

Kontzertu dibulgatiboak, eta tailer nahiz esperientzia artistiko-musikalak uztartuko dituen diziplinarteko egitaraua dakar Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak.

Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdiak (NAK) seigarren edizioa du aurtengoa. 2020ko honek eboluzioaren kontzeptua izango du ardatz; zehazki, musika abangoardiaren eta bere erreferente klasikoen arteko nexoak eta hauen arteko prozesu ebolutiboa.

Garaikideak Musika Zentruak eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatzen duten jaialdiak programa anitza dakar, besteak beste, zortzi obraren estreinaldi absolutua eta espainiar estatuko hainbat erkidegotatik etorritako konpositoreen obrak, baita Argentina, Italia, Rusia, Polonia edota Kroazia moduko herrialdeetakoenak ere.

Civivox Condestable, Baluarte, Civican-Fundación Caja Navarra, Convento Carmelitas Descalzos y eta CTL Irudi Formakuntza zentrua dira emanaldiak eta tailerrak hartzeko aukeratutako guneak, guzti-guztiak Iruñean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.