entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-29

Nahiak Nahi, boskote berria Nafarroatik

Jarrera bidea da diskoarekin eta klip homonimoarekin egin dute debuta

Nafarroatik datorren proposamen berria da Nahiak Nahi. Boskoteak Jarrera bidea da izeneko lehen diskoa kaleratu du Gor Musika diskoetxearen eskutik. Nahia Ojeta (ahotsa eta gitarra akustikoa), Iñaki Pulido (baxua eta koroak), Ruben Matilla (gitarra elektrikoa), Iñaki Santos (gitarra elektrikoa) eta Jaitxo Segura (bateria) boskotea dira. Iragan abenduaren 12an aurkeztu zuen diskoa Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan. Ezagun, zale eta jarraitzaile guztiekin batera bete zuten aforoa, eta giroa bikaina izan zen. Orain, debut kontzertu hartan grabatutako irudiekin klip homonimoa osatu dute, eta Sarean eskegi dute.
Jarrera bidea da

Nafarroatik datorren proposamen berria da Nahiak Nahi. Boskoteak Jarrera bidea da izeneko lehen diskoa kaleratu du Gor diskoetxearen eskutik. Nahia Ojeta (ahotsa eta gitarra akustikoa), Iñaki Pulido (baxua eta koroak), Ruben Matilla (gitarra elektrikoa), Iñaki Santos (gitarra elektrikoa) eta Jaitxo Segura (bateria) boskotea dira.

Iragan abenduaren 12an aurkeztu zuen diskoa Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan. Ezagun, zale eta jarraitzaile guztiekin batera bete zuten aforoa, eta giroa bikaina izan zen.

Orain, debut kontzertu hartan grabatutako irudiekin klip homonimoa osatu dute, eta Sarean eskegi dute.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.