entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-25

Muxutrock Rock & Bihotz kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Zaporeak elkarteak antolatuta, maiatzaren 26an izango da Doka aretoan. Bildutako dirua Kara Tepe errefuxiatu esparrura bideratuko dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zaporeak elkarteak kontzertu solidarioa antolatu du Muxutrock Rock & Bihotz musika taldearekin batera. Ekitaldia maiatzaren 26an izango da, Donostiko Doka aretoan, 20: 30ean, nahiz eta ateak 20:00etan irekiko dituzten.

Muxutrock Rock & Bihotz taldeak zortzi urte daramatza Extremoduro, Los Suaves, Barricada, Platero… bezalako bandak bertsionatzen, betiere helburu solidarioak misiotzat hartuta. Lehenago ere jo izan dute Zaporeak elkarteak antolatutako jaialdietan; Donostiakoa laugarrena izango da. 

Sarrerak 10 euroren truke salduko dituzte eta bildutako dirua Lesbos uharteko Kara Tepe gunean bizi diren errefuxiatuen bizitza duintzera bideratuko dute; egunean otordu duin bat izango dutela bermatzera, behintzat. 

Zaporeak elkarteko kideek 2.000 laguni ematen die jaten egunero. Janari nutrizionala eta orekatua da (haragia, fruta, barazki freskoak, esne freskoa), batez ere haurdun dauden emakumeentzat eta haurrentzat. Errefuxiatu-esparruetako egonaldi luzeen ondoriozko gaixotasunen aurkako gerra ere bada honakoa (diabetesa, anemia, hipertentsioa, eskorbutoa, gastroenteritisa… ), gaitz horiek kronifikatzen ari baitira errefuxiatuen artean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.