entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-12-03

Musikasten proiektu entziklopedikoa jaio da

Euskaraz abestu duten artista zein talde guztiak indexatu nahi dituen ekimena da, eta Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan aurkeztu dute

1960tik hasita gaur arte euskaraz abestu duten artista zein talde guztiak indexatu nahi dituen proiektu entziklopedikoa da Musikasten. Euskaraz argitaratutako diskoak, konposatutako abestiak nahiz talde eta artistak barnebiltzen ditu. Eta ez hori bakarrik; etrak kontsultatzeko, audioak entzuteko, bideoklipak ikusteko eta musika erosteko aukera ere ematen baitu atariak.

Hain zuzen, 500 talde eta abeslari, 1.600 disko eta 12.500 abesti baino gehiago bildu eta zerrendatu ondoren jarri dute martxan, baina proiektu bizia da, etengabe hazi eta osatzeko pentsatua.

Tirabol Produkzioak enpresak sortu du eta, ekimenaren bultzatzaileen asmoa da euskarazko musika sustatzen eta zabaltzen laguntzea, «musikak bizi duen une artistiko bikaina aprobetxatuz eta sare euskalduna indartuz». Ildo horretan, euskarazko talde berrien sustapen kanala ere izan nahi du.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.