entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-22

Musika Bulegoa Sarietarako epea zabalik

2021 urteko ediziorako proposamenak aurkeztu nahi dituzten talde eta artistek martxoaren 10era arte dute horretarako aukera. Ekitaldia maiatzaren 19an izango da Miarritzeko Atabalen.

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) martxan du jada aurtengo Musika Bulegoa Sariak ekimena. V. Sariketa honetarako proposamenak aurkezteko fasea 2021ko martxoaren 10era arte, asteazkena, egongo da irekita, eta euskal musikagintzari loturiko edozein kidek aurkeztu ditzake proposamenak.

Sariketaren oinarriek zehazten dutenez, edozein euskal musikariak konposaturiko edo interpretaturiko lanak aurkeztu daitezke, edozein musika generotakoak. Lan hauek 2020ko urtarrilaren 1etik eta abenduaren 31ra bitarte argitaraturikoak izan behar dute, baita bitarte horretan bertan publiko aurrean interpretaturikoak ere.

Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren zein euskal musika sektoreko musikari eta gainontzeko eragileen kalitatea aitortzea, eta publikoa eta jendartea orokorrean aipatu kalitateaz jabetzea dira Musika Bulegoaren ekimen honen helburu garrantzitsuenak.

Sari emate ekitaldia, bestalde, Miarritzeko ATABAL Gaurko Musiken Gunean izango da, heldu den maiatzaren 19an.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.