entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-08

Motorhead 40 Aniversary

Bildumazaleek esker onez hartuko duten reedizioa urriaren 25etik aurrera izango da eskuragarri.

Motorhead_1 Bildumazaleek esker onez hartuko duten reedizioa urriaren 25etik aurrera izango da eskuragarri.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

 

Overkill eta Bomber albumak binilo formatuan, zuzeneko grabaketak, singleak, liburuak… Motörhead dosi indartsua dator!

1979 urte berezia izan zen Motörhead taldearentzat. Urte horretako martxoaren 9an, BBC telebista kate britainiarreko Top Of The Pops musika-programa sonatuan agertu ziren, milioika ikus-entzuleren aurrean, Overkill disko berriko abesti nagusia interpretatzera.

Motörhead (1977) lehendabiziko albuma deskubrimendu handia izan zen. Baina1979 hark zinez rockaren norabidea neurri handi batean aldatuko zuten bi maisulan ekarri zituen: Overkill eta Bomber.

Hirukoaren urrezko garai haren 40. urteurrena betetzen den honetan, bildumazaleek eskertuta hartuko duten reedizioa dator, urriaren 25etik aurrera eskuragarri izango dena. Hiru formatu aukeran:

 

  • Overkill binilo hirukoitza + liburua: zinta originaletik abiatuta sortutako master berria, eta 1979ko azaroaren 3ko La Rotonde-ko (Le Mans, Frantzia) zuzeneko kontzertua jasotzen duen album bikoitza. 
  • Bomber binilo hirukoitza + liburua: zinta originaletik abiatuta sortutako master berria, eta 1979ko martxoaren 31ko Friars Aylesburyko zuzeneko kontzertua jasotzen duen album bikoitza. 
  • Aurreko guztia eta beste hainbat single larruzko kaxa batean bilduta.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.