entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-14

Moonshakers, Trini Fox eta The Government Zumarragako ZZ Rock Jaialdian

Urriaren 19an, Elizkaleko Trintxeran, 3. ZZ Rock Jaialdia ospatuko dute. Guztira, hiru talderen zuzeneko kontzertuak eta lau disko jartzaileren saioak txandakatuko dira. Den-denak doan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Zumarragako Zarraparra kolektiboak 3. ZZ Rock Jaialdia antolatu du datorren urriaren 19rako, larunbata. Festa 20:00etan hasiko da Elizkaleko Trintxeran zabalduko duten karpa batean.

Hiru talde igoko dira eszenatokira: Moonshakers (Bilbo), Trini Fox (Urrestilla) eta The Government (Madril). Zuzenekoak hasi aurretik, talde aldaketetan eta amaiera-amaieran ere disko jartzaileak ariko dira biniloekin gaua girotzen. Guztira 3 DJ izango dira: Mandela Sakandarock (Eztanda irratiko Sakandarock saioko aurkezlea), Chemi Lee eta elCrack.

 

The Government (24:00)

Madrilgo hirukoak disko berria kaleratuko du urte amaieran, Folc Records zigilupean. Rock&roll, garage, soul-punk eta beste zenbait estilo trebeziaz nahasten dituzte.

 

Moonshakers (20:30)

Bilboko laukoteak bi disko luze grabatu ditu Martin ‘Capsula’ Guevararen Silver Recordings estudioetan. Rock, garage, psicodelia… eraman dute, azken urteotan, zenbait festibal garrantzitsutara: Mundaka Festival, Sopela Kosta Fest, BBK Music Legends Festival, Bssque Fest Rock City…

 

Trini Fox (22:15)

Rock alternatibo, stoner eta punk rock doinuak nahastuz, euren estiloaren bila dabiltza, genero bakar batean sartu gabe. Kuraia, Dut edota Queens of the Stone Age bezalako formazio handien pausoak jarraitzen dituztela soma daiteke. Bi gitarra, eta baxulari nahiz bateria bana. Esperientzia musikal harrigarria, ñabarduraz betea.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.