entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-07-02

Mikel Uraken musikaria disko berria grabatzen ari da

'Neguaren ostean' izenburua izanen du eta udazkenean ikusiko du argia

Neguaren ostean, uda ostean etorriko da. Neguaren ostean, uda ostean etorriko da.
Kaki Arkarazo eta Javi Letamendiarekin ari da lanean buruz-buru

Santutxuko Mikel Uraken bakarlaria disko berria grabatzen hasi da. Ekainaren 30ean Andoaingo Garate estudioetan sartu zen. Kaki Arkarazo (teknikari lanetan) eta Javier Letamendiarekin (ekoizle gisa) batera lan egingo du buruz-buru, eta era guztiz analogikoan (zintan) izango da grabaketa.

Ingelesez abesteari uko egin diot euskararen mesedetan, eta soinua askoz ere ilun eta distorsionatuagoa izango da

Mikel Urakenek azaldu digunez, "lan honek orain arte egin dudanarekin hautsiko du. Ingelesez abesteari uko egin diot euskararen mesedetan, eta soinua askoz ere ilun eta distorsionatuagoa izango da".

Diseinua Asier Garcia Azkue bilbotarrak egin du berriz, eta diskoa udazkenean aterako da LP formatuan. Neguaren ostean deituko da.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.