entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-16

Mikel Chamizo konposatzaileak Under Lockdown estreinatu du

Itxialdian zehar idatzitako soinu banda aurkeztu du tolosarrak Musikenen; pianorako konposatutako 11 piezako zikloa da.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Itxialdia sormen garai oparoa izan zen Mikel Chamizo konposatzaile tolosarrarentzat. 2020ko apirileko egun haietan ernaldu eta forma eman zion Chamizok Under Lockdown soinu bandari.

Konfinamenduan zehar bizitako esperientzia eta aldarte ezberdinak pianorako 10 miniaturatan islatzea zen bere ideia: hasierako beldurra, egunen joana, errutina, itxaronaldia, dolua, ilusioa, ezjakintasuna… eta ‘normaltasun berrira’ itzulera.

Estreinaldi absolutua Musikenen egin du, eta Pierre Delignies pianistak jo du. Hori baino lehenago, baina, partitura aurkeztu dute; Julio César Pérezen marrazkiekin osatua eta Angel Erroren prologo batek lagunduta.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.