entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-13

Michael’s Legacy musikala Campos Eliseos Antzokian

Michael Jackson poparen erregearen omenezko espektakulua Bilbon ikusgai izango da otsailaren 29an eta martxoaren 1ean, Jackson Dance Company dantza konpainiaren eskutik.

Michael's Legacy – Teaser

Ximo MJ-k gorpuzten du Michael Jackson. Poparen erregearen antza fisiko handia du eta bikain imitatzen du artista gogoangarriaren keinu, jarrera eta pauso bakoitza. Ximo MJ ez ezik, beste 11 dantzari eta zuzeneko ahotsek hartzen dute parte Michael’s Legacy musikalean. Jackson Dance Company-k eszenografia zaindua eta abesti originalen erreplika doi-doiak dakartza artisa handiaren show are handiagoei omen egiteko.

Adin guztietako publikoari zuzenduriko ikuskizuna da, poparen erregearen oinordetza fidela baina, era berean, Jackson Dance Company dantza konpainiaren berezko izaera ere baduena.

Otsailaren 29an eta martxoaren 1an izango da ikusgai Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Sarrerak eskuragarri daude jada Sarean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.