entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-13

Mende erdiko ibilbideari errepasoa egingo dio Urkok

Datorren igandean –urtarrilak 17– Victoria Eugenian inoiz eman duen lehenengo kontzertuan, bere kantutegiko abesti ezagunak eta ezezagunak tartekatuko ditu.

Ia 50 urtetan hamasei disko kaleratu eta gero, Josean Larrañaga Urko-k bere lan luzeari erreparatu eta hogei kantako sorta berezia prestatu du datorren iganderako. Urtarrilaren 17an, lehenengo aldiz bere ibilbidean, Donostiako Victoria Eugenian antzokiko oholtzatik ariko da protagonista nagusi gisa, bere sorterrian.

Urte batzuez musika bandekin aritu da, eta, orain, bere onena eman nahi du, zaindutako formatu batekin. Kontzertu «bakarra eta errepikaezina» emango du, gertuko musikari «handiez» lagunduta: Javier Perez de Azpeitia ariko da pianoan; Lerman Nieves baxuan; Ruben Caballero gitarran; Igor Telletxea baterian; Jorge Pacheco perkusioan; Satxa Soriazu teklatuan, eta Luis Mari Moreno Pirata saxoan. 

47 urte joan dira lehen diskoa kaleratu zuenetik. Hain justu, kantutegi horretako pieza ezagunak eta ezezagunak tartekatuko ditu igandeko kontzertu berezian. Eta, lehen aldiz, Jose Bergamini eskaini zion diskoko kantu batzuk ere emango ditu jendaurrean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.