entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-14

Martxan da Dock of The Bay 2020

Musika dokumentalen jaialdia hasi da Donostian, eta hilaren 18ra arte luzatuko da. Zinema emanaldiak, zuzenean musikatutako proiekzioak, kontzertuak, atzerabegirakoak… dokumentalgintza eta musikagintza uztartzeko hamaika modu.

Hamahirugarren edizioa beteko du aurten Dock of The Bay musika dokumentalen jaialdiak. Urtarrilaren 13tik 18ra bitarte, musika kontatzeko modu berriak ekarriko ditu Donostiara, baita kontatzeko moduak aldatzea lortzen duten musika berriak ere.

Orotara 12 dokumental lehiatuko dira Sail Ofizialeko Sari Nagusia eskuratzeko, eta hauen proiekzioak Trueba Zineman izango dira kasu guztietan. Perfect Day lehiaketatik kanpoko atalaren bitartez, bestalde, nazioarteko musika dokumental nabarmenenak eskainiko dituzte. Paint In Black atalak, lehiaketatik kapokoa hau ere, alor honetako ikus-entzunezkoen atzerabegirakoa dakar.

Dena dela, dokumentalen proiekzio hutsa baino askoz gehiago da jaialdi hau. Dock Live! sailaren bitartez, esate baterako, zuzeneko musikarekin jantziko dituzte proiekzioak. Honetan, aurtengo zita azpimarragarrienetakoa Joseba B. Lenoir-en Instroak Vol.3 emanaldia izango da, urtarrilaren 15ean Tabakalerako Kutxa Kultur Kluban 21:00etatik aurrera.

2020ko edizio honek dakarren berritasun nagusia Elkarrizketak formatua da: zinearen eta musikaren eremuko bi gonbidaturekin solasaldian aritzeko gune bat. Bi egunez, bi elkarrizketa, ordu eta erdikoa bakoitza.

Dock of The Bay-k dakartzan gainerako kontzertu eta ekimenen inguruko info osoa HEMEN.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.