entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-25

Martxan da berriz Arkupehotsak ekimena

Aurten Maialen Aristegi, Eneritz Beraetxe, Biken Larrañaa eta Lorea Zulaika musikari gazteek izango dute sormen egonaldia egiteko aukera

Maialen Aristegi Maialen Aristegi

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Azpeitiko Kulturaz kooperatibak bultzaturiko proiektua da Arkupehotsak. Artista gazteei euren proposamenak zuzenean aurkezteko ekitaldiak antolatzeaz gain, bestelako proiektu ugari ere garatzen dituzte, betiere musikari hasiberrien eskura  tresnak eta erakusleihoak ipintze aldera.

Aurten, lehen aldiz, Dinamoa sormen guneko Soinuaren Eremuko ateak irekiko dituzte, eta bertan sormen egonaldia egingo dute lau artistak: Maialen Aristegi, Eneritz Beraetxe, Biken Larrañaa eta Lorea Zulaika. 

Baina ez da soilik sorkuntzari begirako topaketa izango. Ikasi ere ikasiko dute: Eñaut Gaztañagaren (Grises, Ezpalak) formakuntza teknikoa jasoko dute, baita Gartxot Unsainen(MadeleineBi ZaldiBananas), Tomas Lizarazuren (Bulego) eta Olatz Salvadorren laguntza artistikoa ere, besteak beste. 

Guztia borobiltzeko, zuzeneko bat prestatu eta plazaratzeko esperientzia ere biziko dute. Izan ere, formatzaile gisa izango duten musikari horietako bakoitzak kontzertu bat emango du Sanagustin kulturgunean, onuradunen parte hartzearekin.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.