entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-07

Maria Schneider eta Brad Mehldau dira Gasteizko 46. Jazzaldirako lehen izenak

Uztailaren 3tik 8ra bitarte Mendizorrotzan egindo duten jaialdiaren kartela ere aurkeztu dute, Rocio Larrumbide diseinatzaile gasteiztarrak sinatua.

Maria Schneider Maria Schneider

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Vitoria-Gasteizko 46. Jazzaldia motorra berotzen hasi da eta horren erakusle dira antolakuntzak aurtengo saiorako iragarri dituen bi izenak: Maria Schneider konpositore eta orkestra-zuzendaria eta Brad Mehldau piano-jotzailea. 

Mendizorrotzako agertokiak mundu osoko jazz musikarien birtuosismoa hartuko du uztailaren 3tik 8ra bitarte. Hala iragartzen du Rocio Larrumbide diseinatzaile gasteiztarrak sinatu duen kartelak. Jaialdiaren intentzionalitatea jasotzen duen diseinua dela argitu dute sustatzaileek: “Zalerik fidelenak asetzea eta ikusle gazteagoak ekitaldira hurbiltzera gonbidatzea”.

Maria Schneider uztailaren 5ean ariko da, eta Data Lords orain arteko bere azken diskoa aurkeztuko du, Oslo Jazz Ensemble ospetsuarekin batera. Hamarkada batez elkarlanean aritu ondoren, Schneider eta musikari norvegiarrek Europako jaialdietan zehar bira bat egingo dute, besteak beste, Vitoria-Gasteizkoa. Data Lordsek errekonozimendu ugari jaso ditu, bi Grammy sari barne. Enpresa teknologiko handiek erabiltzen dituzten datuen botereari eta erabiltzaileen informazioa ustiatuta lortzen duten onura ekonomikoei egindako kritika biltzen du album bikoitz honek.

Bestalde, Brad Mehldau pianista uztailaren 6an iritsiko da Larry Grenadier, kontrabaxu-jotzailearekin eta Jeff Ballard bateriarekin batera. 90eko hamarkadaz geroztik nortasun bikoitza erakutsi du Mehldauk: inprobisatzailea batetik, eta formalista bestetik. The Beatles taldearen kantuekin osatu du bakarkako lan berria. 11 abesti bildu ditu guztira; 2020ko irailaren 19an eta 20an Parisko Philharmonie aretoan eman zituen kontzertuetan grabatu zuen diskoa. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.