entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-25

Maria Rivero abeslariak bakarkako lehenengo diskoa atera du

Parentesiak izena jarri dio Balmasedakoak bakarlari gisa dakarren aurreneko proposamenari. Siroka, Hutsa, eta Apurka taldeetan aritu izan da lehenago.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Arina

Maria Riverok 2017an ipini zion bere buruari erronka musikal berri bat: bakarka aritzea. Kintsukoroi proiektua aurkeztu zuen orduan, eta orain, 2020an, bakarkako lehen diskoa kaleratu du: Parentesiak

Barrura begirako lana dela adierazi du Balmasedako abeslariak: “Parentesi artean idatzi ohi diren azalpen guztiak bezalaxe, disko hau ere ezinbestekoa da nire burua ezagutzeko”. Zazpi kanta dira guztira, eta bonus track bat.

Jagoba Ormaetxearen eskutik ekoitzi du, Bilboko Taom estudioetan grabatu du eta hainbat kolaborazio musikal ere badakartza, tartean, Migue de La Rosa musikari kubatarra, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba.

Maria Rivero abeslaria, batez ere, Siroka taldeari ahotsa jartzeagatik da ezaguna. Baina Hutsa eta Apurka bikoetan ere ibili da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.