entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-30

Maren abeslariak Dear Murphy kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Kaleratzekotan den bigarren estudioko lanaren aurrerapena da, honezkero plataforma digital guztietan entzungai dagoena.

Dear Murphy

Maren abeslari bilbotarrak 2018ko martxoan argitaratu zuen estudioko bere lehen lana: Alguien sin vergüenza. John Caballesek ekoitzia eta Bartzelonako Volts estudioan grabatua, EPak bost kantan bildu zituen, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz abestuak.

Indie-pop estilo intimistari eutsita, bigarren diskoa dakar aurki Bilbokoak. Momentuz ez du data zehatzik iragarri, ezta pista handiegirik ere eman, baina Dear Murphy singlea eta bideoklipa aukeztu du aurrekari gisa.

Oraindik adin nagusitasunera iritsi ez den arren, heldutasuna dario bere musikari eta poesiari. Kontzertu akustikoak izaten dira bereak, ahotsak eta gitarrak jantziak.

Hurrengo hitzordua, momentuz behintzat, maiatzaren 16an izango da, Berrizen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.