entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-16

Mafalda taldeak hiru geldialdi egingo ditu Euskal Herrian 2020an

Valentziarrek kontzertu bana emango dute Durangon, Iruñean eta Bilbon datozen hilabeteetan. Bira luzea iragarri dute, 2021ean etenaldi bat egin nahi baitute, disko berri bat grabatzeko.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Palabras Forman Caos diskoa argitaratzearekin batera salto kualitatibo nabarmena egin zuen Valentziako Mafalda taldeak. Aretoak bete zituzten aurkezpen kontzertuekin, eta festibal handi guztietako karteletan sartu ziren. 10 urteko ibilbidea bete dute, eta urteurrenarekin batera lortu dute nazioartera zabaltzea Europako zein Latinamerikako zenbait hiritan kontzertuak emanez.

2021erako, baina, geldialdia iragarri dute: disko berri bat konposatzera doaz. Hori baino lehenago, ordea, merezi bezala agurtu nahi dute urte oparo hau neurri bereko bira indartsu baten bitartez.

Aurreratu duten egutegian hiru geldiali ageri dira Euskal Herrian, eta sarrerak salgai jarri dituzte jada:

Otsailak 24: 40 minutu rock, DURANGO.
Martxoak 19-21: Iruña rock, IRUÑEA.
Azaroak 5: Kafe Antzokia, BILBO.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.