entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-06-21

Lotura taldeak Automatak Izan argitaratu du

Zaunka kanta eta honen bideoklipa dira lehen aurrerapena, eta disko osoa ekainaren 18az geroztik entzungai dago plataformetan.

Lotura laukote bizkaitarrak urte askotako lana biltzen duen diskoa kaleratu du. Andoni Ugalde (ahotsa eta gitarra), Antonio Suarez (bateria), Pablo Bueno (baxua) eta Iker Aginaga (ahotsa eta gitarra) kideek osatzen dute proiektua.

Taldekideen gustuko bandek eta horien musikak pisu handi samarra dute Automatak Izan lanean, hala nola, Pi.L.T (Aitor Abio izan da zuzendari artistikoa), Berri Txarrak eta Kuraia. Elektronikak eta rapeoak ere badute presentzia eta, hala, orain arte Euskal Herrian egin izan ez den zerbait sortu dutela sinetsita daude.

Zaunka abestia kaleratu zuten aurrekari modura, eta taldekideek beraiek diote aurkezpen txartelik onena dela: ahots hauskorra, gitarra pisutsuak, sintetizadoreak… diskoko elementu guztiak entzun daitezke abesti honetan. 

Automatak Izan lan osoa plataformetan dago entzungai ekainaren 18az geroztik.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.