entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-10

Los Punsetes madrildarrek disko berria aurkeztuko dute Euskal Herrian

Kontzertu bana emango dute Bilboko Kafe Antzokian azaroaren 15ean eta Donostiako Dabadaban azaroaren 16an. Aniquilados du izena eszena independenteko bostkote honen seigarren albumak.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Estudioko seigarren lanarekin orain arteko salmenta emaitzarik onenak lortzen ari dira Los Punsetes taldekoak. Izan ere, Aniquilados disko berriak Madrilgo bandak orain arte erakutsitako alderdi guztiak nahastu eta bategin ditu: bere hiten puncha, noisea, intrumentazioa, ambient uneak, hardcore momentuak, garapen landuagoak... Orain arteko proposamen oso eta aberatsena dakarte, azken batean.

12 kantaz osatutako disko hau apirilean atera bazuten ere, boskoteak oraindik ez du Euskal Herrian aurkeztu. Azaroaren 15ean Bilboko Kafe Antzokian joko dute, eta hurrengo egunean, azaroaren 16an Donostiako Dabadaba aretoan.

Los Punsetes erreferente dira eszena independentean, batez ere euren bat-batekotasunagatik, berehalakotasunagatik, eta baita letretan herri kulturari egiten dizkioten erreferentziengatik ere.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.