entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-01-30

Liher bandak Hemen Herensugeak Daude aurkezteko tourra iragarri du

Laukoteak bere hirugarren diskoko kantak han eta hemen zabaltzeko bira egingo du. Momentuz, 17 kontzertu itxi dituzte martxoaren 6tik uztailaren 31ra bitarte.

Hauts (2016) diskoarekin egin zuten debuta. Tenpluak erre (2018) bigarren estudioko lanarekin berretsi dute talentua eta indarra. eta bira luzea egin dute gainera. Orain (otsailaren 28an izango da kalean) hirugarrena dator: Hemen herensugeak daude.

Lide Hernandok (ahotsa, gitarra), Iñigo Etxarrik (gitarra, koroak), Joshka Natkek (baxua, koroak) eta Ander Berzosak (bateria) konposatzen duten musikan ohikoak diren stoner eta soul ukituek ez dute huts egingo; baina blues rockak aurrekoetan baino leku garrantzitsuagoa hartuko du, baita punkak ere, bere aurpegi ezberdinekin.

Baina Hemen herensugeak daude ez da 14 musika piezaz osatutako bilduma bat bakarrik; musika, ilustrazioa, ikus-entzunezkoa eta narrazioa batuz, istorio bat kontatzen duen transmedia proiektua baizik.

Hirugarren diskoa iragartzeko Hitzaurrea izeneko bideo enigmatikoa Sareratzerekin batera (Nitya Lopezek zuzendu du eta Iñaki Beraetxe aktoreak hartu du parte) jakinarazi dute Hemen Herensugeak Daude 2020 Tourrak izango dituen geltokiak.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.