entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-15

Lekuek, martxoaren 13tik 21era Gernikan

Bizkaiko musika jaialdiaren zortzigarren edizioak Rita Payes, Rudiger, Teksuo, Labana eta American Folk Singer izenak dakartza, besteak beste.

Gernikako Lekuek jaialdiak aurtengo datak iragarri ditu: martxoaren 13tik 21era egingo dute festibala. Zortzigarren edizioa izango da eta, oraingoan, astebete iraungo duen formatu txikiko eskaintza da herritarrei zein jarraitzaileei egin dieten proposamena.

Zuzenekoak Iparragirre, Lizeo Antzokia eta Astra guneetan zear banatuko dituzte, pilaketak ekiditeko. Dagoeneko argitaratu dute kartela, eta jaialdian izango dira Rita Payes, Rudiger, Teksuo, Labana, American Folk Singer, Tashakor, Vulk, Elle Belga, Aiama & Aneguria, Knives, Azken Sustraiak, Feline eta Euskatalites.

Iban Sainz Jaio gernikarra da kartelaren egilea. Sarrerak dagoeneko salgai daude. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.