entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-09

La Polla Records-ek zuzeneko disko-DVDa dakar urte amaierarako

Levántate y Muere izena izango du eta dagoeneko, aurrerapen gisara, ‘Salve (directo 2019)’ zabaldu dute

Iaz 40 urte bete ziren La Polla Records banda sortu zenetik eta, urteurrena ospatzeko, Levántate y Muere izeneko bira luzea abiatu zuten. Hala, 16 urteren ostean, Evaristo eta besteak eszenatokietara itzuli ziren.

Orain, kontzertu-sorta hark utzitako unerik onenak bildu eta disko-DVD homonimoa osatu dute. Lanak 2020 urte amaieran ikusiko du argia baina, aurrerapen modura, Salve (directo 2019) zabaldu dute sare sozial eta plataforma digitalen bitartez.

80ko hamarkadan sortutako banda mitikoa zuzenekoan ikusteko aukera ere bada; Levántate y Muere birarekin jarraituko baitute 2020 eta 2021 urteetan ere.

Info osoa: lapollarecords.net

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.