entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-19

La Polla Records-ek sei orduko kontzertua emango du Donostian

Irailaren 26an izango da, eta El Drogas, Su Ta Gar, Lendakaris Muertos eta Liher taldeak ere ariko dira zuzenean.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ni descanso, ni paz! diskoa aurkezten segitzeko zuzeneko-sorta luzatzen ari da La Polla Records taldea. 2020 bira honetarako bi geldialdi iragarrita zituen jada Euskal Herrian: martxoaren 19an Iruñean, eta ekainaren 13an Gasteizen.

Orain, baina, hirugarren hitzordu baten berri zabaldu dute. Irailaren 26an, Donostiako Hipodromoan, sei orduko rock eta punk kontzertu berezia emango dute.

Artista gonbidatuak izango dituzte alboan: El Drogas, Su Ta Gar, Lendakaris Muertos eta Liher taldeak, hain zuzen. Sarrerak otsailaren 20ko goizeko 10:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri Sarean.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.