entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-29

La Pegatina kataluniarrek lan berria iragarri dute 2020rako

Urtea hastearekin batera atsedena hartuko omen dute, baina datorren urte amaierarako disko berria prest izango ei dute eta Bilbon geldialdia egingo dutela konfirmatu dute: azaroaren 7an.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
La Pegatina, Madrilgo WiZink Center-en

La Pegatina zortziko kataluniarrak 16 urte bete ditu 2019 honetan, eta urteurrena ospatzeko Un secreto a voces bilduma kaleratu zuten irailean. Inoiz argitaratu gabeko kantaren bat sartzeaz gain, hainbat musikariren kolaborazioarekin osatu zuten disko hori, tartean, Love of Lesbian, Rozalen, Nil Moliner, Ska-P eta Eva Amaral.

Halako urte amaiera intentso baten ostean, 2020a atsedena hartuta hasiko dutela iragarri dute. Baina, era berean, datorren urte amaierarako beste disko bat kalean izango dutela baieztatu dute eta honezkero hasi dira zenbait data aurreratzen. Beste show edo eszenaratze formatu bat ere prestatuko omen dute ordurako, eremu handietara egokitua. Haize instrumentu asko, doinu alaiak, dantzagarriak eta festa giroa; hori ez da aldatuko.

Euskal Herrira 2020ko azaroaren 7an iritsiko dira, Barakaldoko BECera hain zuzen. Sarrerak abenduaren 2tik aurrera salgai.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.