entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-12

Kuto Kultibo taldeak laugarren diskoa dakar: X

Aurrerapen modura, Destino Final abestia eta bideoklipa aurkeztu dute, partaideek beraiek diotenez, “albumeko pieza hardcoreena”.

Destino Final

Kuto Kultibo laukote irundarrak rap-reggae “identitarioa” egiten du. 2008an taldea sortu zenez geroztik, Peca (mc), Samu (mc), Seta (dj) eta Aimar (soinu teknikaria) laukoteak hiru disko kaleratu ditu, eta orain laugarrena dakarte: X.

Datorrenaren aurrekari modura, Destino Final izeneko kanta eta honen bideoklipa Sareratu dute. Film baten modura errodatu dute, Brain Thunder ekoizlearen gidaritzapean. Bertan, Julen Suarez (tronpeta), Joxelu Loiarte (saxo) eta Igor Telletxea (tronboia) lagunek hartu dute parte.

Bide batez, X disko berria zaleen artean aurkezteko, kontzertu-sorta iragarri dute:

Martxoak 20: DOKA (Donostia), 21:00.
Martxoak 21: NIAGARA (Santander), 21:30.
Martxoak 28: BIRIBAY (Logroño), 22:00.
Apirilak 18: AZKENA (Bilbo), 21:45.
Apirilak 24: JIMMY JAZZ (Gasteiz) (+ Machete en Boca)

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.