entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-22

Kulturunea: etxetik gozatu ahal izateko 11 kontzertu

Maiatzaren 22tik hasi eta ekainaren 13ra bitarte iraungo duen musika jaialdia abiaraziko dute Vital Fundazioak eta EiTB-k elkarlanean.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Musika eta aisialdi eskaintzari babesa emateko jaiotako (g)unea da Kulturunea. Musika bertatik bertara gozatu ezin dugun garai honetan, online jarraitzeko moduko kontzertu-sorta antolatu dute.

Foketik skara, popetik eta rocketik pasatuz, askotariko estiloak biltzen ditu Kulturuneako kartelak. Guztira 11 talde. Emanaldiak Ilaski Serrano EiTBko kazetariak aurkeztuko ditu, etaVital Fundazioaren webgunearen bitartez (www.fundacionvital.eus) zein eitb.eus-en, Kultura zuzenean atariaren bitartez ikusi eta entzun ahal izango dira. Bestalde, udan zehar, ETB1 kanalean ere emitituko dituzte.

Hauexek dira aurreikusitako datak:

Maiatzak 22: Belako
Maiatzak 23: Mikel Erentxun
Maiatzak 24: Liher
Maiatzak 29: Gari
Maiatzak 30: Modus Operandi
Maiatzak 31: Eñaut Elorrieta
Ekainak 5: The Soulbreaker Company
Ekainak 6: Iñaki Palacios eta bere banda
Ekainak 7: Moonshine Wagon
Ekainak 12: Xabi Solano Maiza
Ekainak 13: Mikel Urdangarin

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.