entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-16

Kultura Bizia, Arabako musika jarduera bultzatzeko ekimen berria

Arabako kultur sektoreko 30 eragile baino gehiagok bat egin dute kontzertuak eta zuzeneko beste arte ikuskizunak antolatzeko Iradier Arenan, apiriletik iraila bitartean.

Arabako kultur sektoreko 30 eragile baino gehiagok bat egin dute Kultura Bizia ekimena sortzeko. Gune hau erakunde eta kultura eragileen arteko lankidetza eta entzute-aktiboari esker sortu da. Sektoreko programatzaileek segurtasun baldintza eta publiko kopuru aldetik behar diren neurriak ahalbidetzen dituen espazio baten beharra zeukaten eta; lehendik zeuden beste areto batzuetzant hauek betetzea ezinezkoa delako egoera honetan.

Etengabeko programazioa izango du, gehienez, 600 pertsonentzako. La Excavadora, Crim, Talco, The potes, The Baboom Show, Mambo Jambo  Lágrimas de Sangre taldeen parte hartzea hitzartuta dago jada, datak, oraindik, finkatzeko dauden arren. 

Info+: www.kulturabizia.eus 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.