entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-08-18

Kultur arloko teknikariek protestan jarraitzen dute

Covid19aren ondoriozko panoramak kinka larrian ipini dituela salatzen segitezn dute.

Alarma egoeran jarraitzen dugulelopean, Teknikariok sindikatuak deituta, kultur arloko profesional hauek manifestazioa egin dute Bilbon. Lehenago ere egin izan duten moduan, beltzez jantzita joateko deia egin dute bultzatzaileek, eta lanean erabiltzen duten mahai teknikoen kutxak ere eraman dituzte. Asteak daramatzate sektorearen egoera larriaz ohartarazten, eta manifestazio baten bidez atera dute salaketa kalera.

 Sindikatuak emandako datuen arabera, ikuskizun eta emanaldietako langileen %20k ez dute inolako diru sarrerarik koronabirusaren krisia hasi eta kultur ekitaldiak kolpean murriztu direnetik. Uda izaten da, gainera, teknikariek lan gehien izaten duten sasoia. Beren egoera aintzat hartuko duen plan bat eskatu diete berriz instituzioei, «gutxiengo soldata duin bat» bermatzeko.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.