entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Fred Berruet 2015-02-04

Kristian Aduriz lapurtarrak crowfunding kanpaina bat martxan jarri du 'Lilurarik ez' izeneko disko berria argitaratzeko

A.C.T. izenpean 15 kantu bildu ditu

Disko berriaren arte grafikoa. Disko berriaren arte grafikoa.
Lotura erlazionatuak
Lan berriko kantuak artistaren webgunean entzun daitezke dagoeneko

Kristian Aduriz lapurtarrak 2000. urtean abiatu zuen A.C.T. proiektua. Hasieratik, bere etxeko estudioan etengabeko soinu esperimentazioak egin ditu. Revenge Toy eta XL aitzineko lanak nagusiki instrumentalak baldin baziren ere, disko berriko 15 kantuak sortzeko, hainbat musikari eta kantari gomitatu ditu ordenagailu bidezko musikan berezitua den soinu aditu honek.

Disko berriko kantuak artistaren webgunean entzun daitezke dagoeneko. Crowfunfing kanpaina honen helburua da diskoa euskarri fisikoan ateratzea ere.


  • Gogoratu A.C.T. apirilaren 2an Biarritzeko Atabalen ikusten ahalko dela zuzenean Hint eta Joujou taldeekin batera.



LiLuRaRiK eZ from A.C.T on Vimeo.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.