entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-06-21

Kortxeak eta Krispetak zikloa Gasteizen

Musika eta zinema uztartzen dituen ekimenak hiru film eta Dupla taldearen kontzertu batekin beteko du aurtengo egitaraua.

Film bana uztaileko asteazkenetan, eta Dupla taldearen zuzenekoa hilaren azken ostiralean; horixe da Kortxeak eta Krispetak zikloak aurtengorako dakarren proposamena. Ikus-entzunezkoak Ortuño aretoan izango dira uztailaren 7an, 14an eta 21ean iluntzeko 19:00etan. Kontzertua, aldiz, uztailaren 30erako programatu dute Falerina lorategian.

'The Rise Of The Synths' (Ivan Castell, 2019) musika elektroniko garaikidearen nahiz 80ko hamarkadako pop kulturaren nostalgiaren arteko uztarketa dakarren filma da.

'STIV' (Danny Garcia, 2019) biopicak, aldiz, Stiv Bators abeslari eta guitarrista estatubatuarraren bizitzaren nondik-norakoak birpasatzen ditu.

Hirugarrenik, ‘Searching for Sugar Man’ (Malik Bendjelloul, 2012) filmak 60ko hamarkadaren amaieran bizi izandako Sixto Rodriguez musikari misteriotsu baten xehetasunak biltzen ditu.

Azkenik, uztailaren 30ean arratsaldeko 20:30etan abiatuta, Falerina lorategian 'Mundua geldi' ekimena emango dute ezagutzera, baserri giroko musika urbanoa, Dupla taldearen kontzertua.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.