entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-04-08

Korrontzi eta Dj Makala World Music Charts zerrendako onenen artean

Topak diskoari hamargarren postua aitortu diote ‘Munduko Musikak’ deritzon generoko aipagarrienen artean.

World Music Charts-en apirileko argitalpenaren arabera, Korrontzi euskal folk taldearen Topak disko berriena mundu mailako onenen artean dago. Hain justu, eipaimahaiak 10. postua aitortu dio.

Agus Barandiaran (Korrontzi) eta Mikel Unzurrunzaga (Dj Makala) musikariek 2019an elkarrekin abiatutako abenturaren emaitza da Topak. Euskal musika tradizionala eta musika elektronikoa uztartuz, errepertorio tradizionala ikuspegi garaikide batetik dimentsio berri batera eramateko gaitasuna baloratu du World Music Charts-eko epaimahaiak.

20 erreferentziako top zerrenda horretan beste hainbat izen eta disko garrantzitsu ageri dira: Old Wow (Cooking Vinyl, UK), Lina Raül Refree (Lina Raül Refree, Portugal eta Espainia), eta Brasses for the masses (Dzambo Agusevi Orchestra, Mazedonia), besteak beste.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.