entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-01

Kontzertuak egitea posible izango ote den jakiteko esperimentua

Aurrerantzean ere, Covid19 testuinguru honetan, zuzenekoak antolatzea posible izango ote den galderari erantzuteko tamaina errealeko esperimentua dute martxan Alemanian.

Alemaniako Halle Unibertsitateak esperimentu handi bat abiatu du. 2.000tik gora parte hartzailerekin egingo dute, eta udazkenerako datuak prest izatea espero dute. Helburua galdera zehatz bati erantzutea da: aurrerantzean ere, Covid19-a gure artean izan arren, posible izango ote da kontzertuak antolatzea?

Halle-ko Unibertsitateko ikertzaileek koronabirusa eta bilkura handiak (musika edo kirol kontzertuak, adibidez) bateragarriak ote diren jakin nahi dute. Bildutako datuekin, kontzertu-areto handi batean birusa hedatzeko dagoen arriskua ebaluatzeko tresnak lortu nahi dituzte. Horretarako, eredu matematikoa eraikiko dute. Emaitzak udazkenean argitaratuko dira.

Hitzordua Saxoniako hiriko Leipzig Arena kontzertu areto handian egin zen. Boluntario guztiei aurretik tenperatura hartu zieten. Saioan FFP2 motako maskara jantzi behar zuten eta egiten zituzten mugimendu eta kontaktu guztiak arakatzeko gailu bat gainean eraman behar zuten. Desinfektatzaile fluoreszenteen bitartez, ikertzaileek parte-hartzaileek eskuekin zein gainazal ukitzen zituzten kontrolatzen zuten. Ikus-entzuleek botatako aerosolen ibilbideak ere neurtu behar zituzten. Zenbait ikerketaren arabera, partikula txiki horiek kutsakorrak dira eta birusaren hedapenaren kausa izan daitezke.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.