entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-30

Kobetamenditik online

BBK Live jaialdiak edizio berezia dakar aurten: sei kontzertu esklusibo eta orain arte argitaratu gabeko kontzertu historiko sorta bat streaming bidez jarraitu ahal izango dira.

Osasun larrialdia dela eta, BBK Live 2020 jaialdiko kartela hurrengo urtera atzeratuko dutela iragarri zuen jaialdiaren antolakuntzak orain dela aste batzuk. Bada, nobedadeak datoz!

Hutsunea betetzeko, BBK Live UDA delakoa egingo dute. Aurtengo jatorrizko kartelean aurreikusitako sei talde Kobetamendira igoko dira berariaz diseinatutako kontzertuak eskaintzera, eta streaming bidez ikusi ahal izango dira.

Jaialdia izango zen egunetan, hau da, uztailaren 9an, 10an eta 11ean, Kobetamendiko agertokiak zabalduko dituzte zerrendako sei artistarentzat; laster iragarriko dituzte zein diren sei artista horiek. Guzti-guztiek egun horretarako berariaz diseinatutako ikuskizunak eskainiko dituzte eta, natura bete-betean izango direnez, Basoa gunean egongo bagina bezala sentiaraziko gaituzte, ilunabarrean saio bat entzuten, Arraiz mendiko igoeran behi eta zaldien ondoan ibiltzen, edo egunsentian hiriaren ikuspegiari begira eta Lasai guneko soinu iradokitzaileak entzuten. 

Guztira 12 musika-ordu izango dira hiru gauetan eta, zuzeneko kontzertuez gain, jaialdiaren hamalau edizioetan izan diren baina orain arte sekula argitaratu ez diren emanaldi historikoak ere eskainiko dira. Uztailaren 8an, 9an eta 10ean, hau da, osteguna, ostirala eta larunbatean, 21:00etatik aurrera izango dira emanaldiak, www.bilbaobbklive.com webgunean eta jaialdiaren YouTubeko kanalean. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.