entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-21

KM Zero Musik Fest: Nafarroako 10 talde streaming bidez

Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra bitarte, Nafarroako 10 taldek kontzertua egingo dute Baluarten. Saioak zuzenean jarraitu ahal izango dira edozen gailu mugikorretatik.

Nafarroako nusika sektoreari arnasgune bat eskaintzeko asmoz jaio da KM Zero Musik Fest ekimena. Hamar taldek kontzertu bana emango dute Baluarten, eta 1,99 euroko (saio bakoitzeko) prezio sinbolikoa ordainduta zaleek streaming bidez jarraitu ahal izango dute.

Kontzertu guztiak 21:00etatik aurrera izango dira, eta sarrerak www.baluarte.com atarian eros daitezke. Oraindik ez dute guztiz alboratu kontzertua bertatik bertara (fisikoki) jarraitzeko aukera zabaltzea publiko mugatu bati, baina aurrerago jakinaraziko dituzte horri buruzko detaile gehiago.

Honakoa da aurreikusitako egitaraua:

Maiatzak 21: Cobardes
Maiatzak 22: Iker&Alfredo Piedrafita
Maiatzak 24: Zetak
Ekainak 4: Lemon y tal
Ekainak 5: Kai Etxaniz
Ekainak 11: Razkin
Ekainak 12: Gussy + Los Tripulantes
Ekainak 18: Nahiak nahi
Ekainak 19: Flitter
Ekainak 20: El Columpio Asesino

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.