entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-04-30

Kerobia agertokietara itzuliko da

Taldearen 20. urterurrena ospatzeko hiru emanaldi egingo dituztela iragarri dute

Alberto Isaba baxua, Mikel Zorrilla bateria, Txabas pianoa, Rubén Matilla gitarra eta Xabi Bandini ahotsa dira Kerobia. 20 urte joan dira taldea sortu zenetik, eta urteurren borobila ospatzeko agertokietara itzuliko direla iragarri dute. 

Oraindik ordea, ez dute jakinarazi kontzertuak non izango diren ez eta data zehatzak ere. Datorren asteetan zabalduko omen dute horren guztiaren berri. Edozein kasutan, lagun eta zaleekin abestu eta une on bat pasatzeko asmoz antolatu dituzte hiru zuzeneko hauek. 

Bestalde, Konstelazioa deitutako binilo bikoitza eskuratu nahi duenak www.kerobia.comwebgunearen bitartez egin dezake eskaria. Edizioa mugatua da eta lehendabiziko bidalketak egin dituzte jada. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.