entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-20

Kepa Junkerak 2020ko Adarra Saria jasoko du

Musikari, konpositore eta ekoizle bilbotarraren ekarpenari errekonozimendua egingo diote Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak aitortutako sari honen bitartez.

Kepa Junkera musikari bilbotarrak «bere disko produkzio eskergaren eta ezin baliotsuagoaren bidez euskal musikari egin dion ekarpen handia» goraipatuz jakinarazi du Adarra Saria 2020ko epaimahaiak bere ebazpena.

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuten Adarra saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati omen egiteko, urtero. Aurten Kepa Junkerari aitortuko diote. Bere “birtuosismoa, tradizioaren alderako atxikimendua eta begirunea, eta berrikuntzarako gaitasuna; haren ondarea eta errepertorioa; estilo bat sortu izana eta sortzaile berrientzat bide eta aukera berriak ireki izana» balioetsi ditu epaimahaiak.

Saria ez da banatuko, ohi bezala, ekainaren 21ean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, Musikaren Europako Egunean; aurrerago jakinaraziko dute noiz egingo duten ekitaldia. Marijose Rekalde artista nafarraren eskultura bat jasoko du orduan musikariak.

Orain arte Mikel Laboak, Ruper Ordorikak, Benito Lertxundik, Fermin Muguruzak, Anarik eta Berri Txarrak taldeak jaso dute Adarra saria.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.