Bira arrakastatsua burutu ondotik, honatx zuzeneko diskoaren azala.
Joan zen urtarrilaren 3an Donostiako Victoria Eugenia antzokian zuzenean grabatutako CD eta DVD dokumental berezi bat biltzen dituen lana argitaratu berri du Ken Zazpi taldeak.
Ken Zazpi Urte Zuzenean CD-DVD-ak, zuzenean daramatzaten zazpi urteak biltzen ditu kantuz eta irudiz. Taldearen bizitza disko batean. Zazpi urte bete dira lehenengo diskoa argitaratu zutenetik, eta hori aitzakia hartuta, Arriagan hasitako bira ikaragarri horretako azken kontzertua mimoz grabatu eta argitaratzea pentsatu zuten. Bada, jada esku artean daukagu.