entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-02-25

Katez taldeak ‘Aurpegia Biluztu’ kanta aurkeztu du

Leitzako seikoteak 2021 honetarako iragarri duen ‘Argiz iluntzen’ diskoaren bigarren aurrerapen abestia da.

Metalcore melodikoa egiten du Leitzako Katez taldeak. Seikotea 2014an elkartu zen eta gaur arte bi disko kaleratu ditu: 2015ean ‘Begi itsuak’ eta 2017an ‘Zain’. 2018an hasi ziren hirugarren lan luzeari forma ematen, eta 2021ean zehar argia ikusiko duela agindu dute. Fran Pérezek, Jonan Ordorikak eta Javier Arteagak masterizatua eta Eneko Celestinok ekoiztutako diskoa da, soinu digitala duena.

Mokadu gisara, ‘Argiz Iluntzen’ single homonimoa aurkeztu zuten 2020ko azaroan, eta orain bigarren kanta bat dakarte, bideoklip formatuan: ‘Aurpegia Biluztu’. Ander Azurmendi antzezlearen eta Jon Corres irudi arduradunaren laguntza izan dute ikus-entzunezkoa aurrera ateratzeko. Soinuaren arduradun Fran Pérez izan da Itxura Records estudioan, eta, horrez gainera, Jonan Ordorika eta Javier Arteagarekin batera aritu da masterizazio lanetan. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.