entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-02-21

Katapulta Tour zirkuituko lau talde ariko dira 55. Heineken Jazzaldian

Idoia Asurmendi, Matilda, Voodoo, Charms eta Lemy River 2020ko Heineken Jazzaldiaren egitarauaren parte izango dira.

IDOIA ASURMENDI Idoia Asurmendi

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak tokiko musika ekimenak (baita arte eszenikoen alorrekoak ere) babesteko asmoz abiatutako zirkuitua da Katapulta Tour. Hainbat urte joan dira martxan jarri zutenetik eta, orain, Heineken Jazzaldiarekin parte-hartze zubiak zabaldu dituzte banda gipuzkoarrak jaialdiaren programan txertatzeko.

Matilda, Voodoo Charms, Idoia Asurmendi eta Lemy River dira aurtengo ekitaldirako hautatuak. Lau bandak uztailaren 22tik 26ra bitarte Donostian egingo duten festibalak dakarren jazz proposamen zerrenda luzearen parte izango dira, hortaz.

Katapulta Tour zirkuituarekin duten akordioaz aparte, Heineken Jazzaldiak badu unen honetan beste hautaketa prozesu bat martxan tokiko beste hamar talderi zuzeneko bana egokitzeko.

 

MATILDA
Maria Amolategi (ahotsa, konposizioa), Víctor Sánchez (bateria, ekoizpena), Antxon Sarasua (teklatuak), Dani Venegas (gitarra).
Pop, R&B eta rock musika. 2019ko martxoan ¿Te imaginas? Lehen lana atera zuten.

 

VOODO CHARMS
Karmen Savage (ahotsa), Jorge Carrere (gitarra, ahotsa), Alex Haro (saxo tenorea), Rafa Ardanuy (kontrabaxua), Carlos Malles (bateria).
Zuzenekoetan, ikusleak swing eta rhythm and blues-en garaietara eramaten dituzte, egungo rock and roll ukitua ere ekarriz.

 

IDOIA ASURMENDI
Idoia Asurmendi (pianoa, ahotsa), Oriol Flores (perkusioa), Julen Barandiaran (baxua), Andoni García (gitarra).

Hasieran, euskal abestien zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko abestien bertsioak egiten zituen bakarrik, baina orain kantuak ere konposatzen ditu eta hainbat kasutan poesia egiten duen Maria Oses-en lanak berearekin uztartzen ditu.

 

LEMY RIVER
Iban Martín “Lemy” (ahotsa, konposizioa), Mikel Benito (baxua), Joseba De Arriba (gitarra, teklatuak), Roberto Granado (bateria electronikoa). 

Estilo oso desberdinak lantzen ditu. Pop, psikodelia eta elektronika kutsuak ere nahasteko gai da. Lemyk ez du norabide argi bat, abesti bakoitza gorputz berri bat dela dio eta nahi bezala janzten du.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.