entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-12-22

Kalakan hirukoak “electro-world” musika dakar Xoriñoa Kaiolan kantan

Ipar Euskal Herriko folk taldeak bideoklip formatuan estreinatu du abestia, eta kutsu asiatikoa dario

Askatasunari dei egiten dio Xoriñoa Kaiolan kantak, Kalakan hirukoteak argitaratu berri duen abestiak. Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegaray musikariek osaturiko taldeak pandemia garaiko libertate egarriari erreferentzia garbia egin dio bideoklip formatuan estreinatu duen kantan.

Eragin asiatikoak ezohikoak dira hirukoaren konposaketetan, baina oso nabariak azken proposamen honetan. Hala, taldekideek beraiek “electro-world music” gisa deskribatu dute baliatutako estiloa.

Bestalde, ohiko ahotsak eta danbor hotsak ez ezik, txalaparta, txirula, panderoa edota Indiako harmoniuma ere entzun daitezke Xoriñoa Kaiolan-en.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.