entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-03-29

Kalakan hirukoak disko berria dakar: Artizar

Elektronikoki programatutako musikak sonoridade berria eman dio euskal kanta tradizionalak ardatz dituen taldeari.

Azken 10 urteetan hainbat lurralde, artista eta kolaborazio izan ditu Jamixel, Xan eta Bixentek osatutako Kalakan hirukoak. Baina beti mantendu dute esentzia berbera: euskal kantua eta honi dioten errespetua. Hain justu ipar-izar edo norabide horri omen eginez aukeratu dute disko berrirako izenburua: Artizar.

Bide berri batean ere sartu da, baina, taldea. Kanta tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta, zentzua inoiz galdu gabe. Horretarako, kalitatea zaintzen duten esperientzia handiko artistekin egin dute lan, besteak beste, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalakoekin.

Bestalde, kanta hutsa beti hor izanik ere, unibertso zabalagoak arakatu dituzte elektronikoki programaturiko musika txertatuta. Xoriñoa Kaiolan da aurrerapen abestia.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.