entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Entzun! 2015-06-21

Jul Bolinagari (RIP) omenezko kontzertua egingo diote ekainaren 27an

Arrasateko Monterron parkean da hitzordua

Jul Lagunak jaialdiaren aurkezpenean. Argazkia: Goiena. Jul Lagunak jaialdiaren aurkezpenean. Argazkia: Goiena.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Karrocerias Beto
bidali zure berria Bidali zure berria
Jul-en ibilbidea labur-labur

Prentsa agerraldian, Arrasateko musikariaren ibilbidea ere errepasatu dute:
"Jul-en ibilbide konprometitua eta mundua aldatzeko zuen grina musikarekin azaltzen zuen eta labur errepasatzea ezinezkoa bada ere, ahaleginduko gara: 70eko hamarkada bukaeran Doble Cero taldea sortu zuen Arrasaten; gerora, aldaketa batzuk medio, RIP taldea bilakatu zena. Eta 30 urtetik gora pasa diren honetan gaurkotasun handikoa da talde hori eta bere ondarea oraindik: aitzindaria punk indartsuaren ejekuzioan eta hitzen gordintasunean; estilo horretako Europako talde onenetariko bat, batzuen esanetan. Eta munduko Punk musikari eta talde gazteen inguruan oraindik ere kontuan hartzen dena.
RIP taldearen etenaldietan, Jul Diputaci

Jul Lagunak taldea

Jul Bolinaga iazko azaroan hil zen. Kolpe handia izan zen askorentzat eta horregatik, lagun talde batek, musikaria agurtzeko eta bere figura gogoratzeko hainbat ekimen egin zitezkeela pentsatu zuen. Hala, familia, lagun, musikari kide eta hainbat lagunek Jul Lagunak taldea osatu zuten.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.