entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-07

Judit Neddermanek LAR diskoa aurkeztuko du Euskal Herrian

Kontzertu-sorta emango du ekainaren 8tik 11ra bitarte EAEko hiru hiriburuetan eta Aretxabaletan. Bertako gonbidatu bereziak igoko dira oholtza gainera. Tartean, Idoia Asurmendi, Keu Agirretxea eta Miren Narbaiza.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Judit Neddermman artista kataluniarra lehen aldiz ariko da bere bandak lagunduta Euskal Herrian. LAR disko berria, bere bosgarrena, aurkezteko egingo dute, eta Airaka Music-ek ekoitzita, kontzertu-sorta prestatu dute.

Orotara, lau zuzeneko joko dituzte ekainaren 8an, 9an, 10ean eta 11n, Donostian, Gasteizen, Bilbon eta Aretxabaletan, hurrenez hurren. Neddermann bera ez ezik, Darío Barroso, Adri González, Isaac Coll eta Arnau Figueres taldekideak ere igoko dira oholtza gainera.

Baina banda ez da bakarrik ariko. Plaza bakoitzerako, euskal artista gonbidatuen kolaborazioak ere hitzartu dituzte eta.

Donostiako zuzenekoa, lehena, 21:00etan izango da Dabadaba aretoan. Kataluniarrek Idoia Asurmendi, Bea Asurmendi, Olaia Inziarte eta Keu Agirretxea izango ditu alboan.

Ostiralean, ekainak 9, Gasteizko Vital Fundaziora iritsiko dira 20:00etan. Han, Miren Narbaiza izango da gonbidatu nabarmena (Idoia Asurmendi, Bea Asurmendi eta Keu Agirretxea ez ezik).

Bilbon larunbatean ariko da, 21:00etatik aurrera Stage Liven. Bizkaiko hiriburuan, aurrez aipaturikoez gain, Mäbu izango du alboan.

Eta, azkenik, Aretxabaletako emanaldia, doakoa, ekainaren 11n izango da plazan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.