entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-10-17

Joseba Tapia, bere burua berrasmatuta

Hogei urteko ibilbide diskografikoa egin ondoren, talde berria sortu du Joseba Tapiak. Pare bat urtez egositako lanaren emaitza zuzeneko diskoaren grabaketarekin borobilduko du urriaren 25ean Usurbilen.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Musikari nekaezina da Tapia, eta bere burua berrasmatuta dator. Pare bat urte lanean, moldaketak eta partiturak josten ibili ostean, “musika berri eta duin bat, herrikoia eta modernoa aldi berean” proposatzeko moduan dago. 

“Folk progesiboa, euskarari eta euskaldunei ari zaiena” dela aurreratu du, “tradizioa eta traizioa ikuskizun berean”. Aurkezpen kontzertua, zuzeneko diskoa grabatzeko balio izango duena, urriaren 25ean egingo dute Usurbilgo Sutegin, 20:00etatik aurrera. Festa “elektrikoa, eklektikoa eta heretikoa” antolatzeko asmoa dute.

Jendetsua, bederen, izango da; 10 musikari igoko baitira eszenatoki gainera:

Joseba Tapia (trikitixa); Nerea Erbit, Leire Berasaluze eta Kristina Aranzabe (koroak); Jon Celestino (tronpeta); Ibon Irixoa (saxoa); Asier Ituarte (tronboia); Txus Aranburu (pianoa); Iñigo Telletxea (baxua); Iker Uriarte (jazpana).

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.