entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-06

Joseba Irazokik zabalduko du Kooltur Ostegunak ekimeneko azaroko agenda

Arrotzak, Sega Sound Killers eta Occhi Di Farfalla taldeek osatuko dute egitaraua. Arrasateko Gaztetxean joko dute, ostegun banatan, 22:00etatik aurrera. Arrasatera asteroko musika-dosia dakarren ekimenak 10. urtea bete du aurten.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Kooltur Ostegunak izeneko zikloa kasik esperimentu gisa abiatu zuten Arrasaten, baina 2019ko hau 10. edizioa da jada eta, beraz, proba modura hasi zen hura hitzordu finko bilakatu da bertako nahiz kanpoko musikazale askorentzat: asteroko musika dosia Arrasateko Gaztetxean, ostegunero, 22:00etatik aurrera.

Aurtengo programazioa urrian abiatu zuten, eta Izaki Gardenak taldeak zabaldu zuen egitaraua. Hurrengo asteetan, Niña Coyote & Chico Tornado donostiarrek, Motosierra uruguayarrek eta The Volcanics australiarrek jo zuten, hurrenez hurren.

Eta badator azaroa, eta beste lau ostegun!
Azaroaren 7ko Kooltur Osteguna Joseba Irazoki eta Lagunek mamituko dute. Beratarra zakur zaharra da Euskal Herriko musika eszenan. Dozenaka proiektutan aritu izan da gitarra jotzen batez ere (Petti eta Etxeko Uzta, Atom Rhumba... dira azken garaikoak); dudarik gabe, Euskal Herriak aspaldian eman duen gitarra jotzaile onenetarikoa da. Horrez gain, badira hainbat urte Joseba Irazoki izenpean bakarlari modura esperimentatzeari ekin ziola, askotariko proposamenak taularatuz. Gerora, Joseba Irazoki eta Lagunak markapean, adiskide dituen musikari handiez inguraturik bi disko kaleratu ditu. Arrasateko Gaztetxeko Kooltur Ostegunean Zu al zara? lan berriena aurkeztuko du; rocka, folka, psikodelia eta gehiago, dena batean.

Eta azaroko hurrengo hiru ostegunetan, zer? Tenperatura ez da jaitsiko…
Azaroak 14: Arrotzak
Azaroak 21: Sega Sound Killers
Azaroak 28: Occhi Di Farfalla

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.