entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-11-25

Joseba Irazoki & Lagunek, Pettirekin batera, Split diskoa dakarte

Abenduaren 2an ikusiko du argia, formatu fisiko zein digitalean, Bonberenea Ekintzak-en eskutik

petti eta irazoki Petti eta Joseba Irazoki

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Joseba Irazoki & lagunak eta Petti elkartu egin dira 10”EP/CD bat osatzeko. Bonberenea Ekintzak-ek bultzatuta egin dute, horren 20. urteurrenean. 

Joseba Irazokik bere ohiko banda izan du bidelagun grabaketan. Felix Buff baterian, Jaime Nieto baxuan eta Ibai Gogortza gitarran. Pettik Sergio Gonzalez izan du lagun baterian eta Karlos Osinaga ‘Txap’-ek grabatu ditu baxua eta txeloak. Osinagak berak izan du Bonbereneako estudioan diskoa grabatzeko ardura, eta Joseba Izaki & Lagunak-en kantetan ahotsak ere sartu ditu. Jonan Ordorikak masterizatu du diskoa Mamia estudioan.

Kutsu berezia duen lana da. Bonberenearen 25 urteko ibilbidearen parte izan dira eta dira oraindik ere Joseba Irazoki eta Petti. Irazoki 25 aldiz jo du etxeko oholtzan eta Pettik 19 aldiz. Horrez gain, Pettik bi zuzeneko disko grabatu ditu bertan eta estudioko disko bat ere argitaratu du Bonberenea Ekintzakekin. 

Lana abenduaren 2an izango da kalean. Diskoa CD nahiz binilo formatuan salgai egongo da dendetan, baita Durangoko Azokan ere. Dena dela, disko osoa entzuteko esteka zabaldu dute jada.Mokadu gisara, Luka kantaren bidoklipa eta, berriki, Azken Aldia abestiaren lyric bideoa ere Sareratu dituzte. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.