entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-15

Jorge Pardo, Chano Dominguez eta Iñaki Salvador izango dira Donostiako Jazzaldiaren saridunak

Jaialdiak, bestalde, terrazetan izango diren 21 kontzertu eta Txikijazzeko beste lau gehitu dizkio bere egitarau ofizialari.

Jazzaren arloan ibilbide bikaina egina duten artistak saritzen ditu, urtero, Donostiako Jazzaldiak. Aurtengoa edizio berezia izan arren, ez da saririk faltako eta apaimahaiak izenak jakinarazi ditu dagoeneko: Jorge Pardo, Chano Dominguez eta Iñaki Salvador.

JORGE PARDO flauta eta saxofoi jotzaile aparta da, inork ez du Espainiako jazza berak baino hobeto interpretatzen.
CHANO DOMÍNGUEZek bere kalitatea aitortu duten sari ugari eta nazioarteko aitorpena jaso ditu. Besteak beste, Enrique Morente, Paco de Lucía eta Martirio, Herbie Hancock, Jack DeJohnette, Wynton Marsalis eta Stefano Bollani artistekin lan egin du.
IÑAKI SALVADOR nazioartean proiekziorik handienetako bat duen jazzeko euskal musikarietako bat da. Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako soinu-bandak egin ditu, hainbat disko argitaratu ditu bai bere izenean bai beste batzuekin lankidetzan, Donostiako Jazzaldiaren aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten hainbat proiektu sortu ditu eta jazzeko euskal talde garrantzitsuenetako kidea izan da.

2020ko Donostiako Jazzaldiko edizio berezi honetako kontzertu gehientsuenak bertako taldeek eskainiko dituzte eta  Frigo Gunean eta Zurriola Terrazan izango dira, uztailaren 21etik 26ra bitartean, arratsaldeko 17:30etik 23:00etara. Kontzertu horien bidez azken urte hauetan agertoki horietan egon diren bertako talde talentudunak ezagutarazi nahi dira.

COVID-19ren mehatxuaren aurrean arduraz eta arretaz jardun beharrak eragin handia izan du kontzertu horiek aurkeztuko diren formatuan.

Alde batetik, eta ikuspegi artistikotik, 55. Jazzaldiak musikariei eta taldeei eskatu die ahalegin bat egin dezatela euren musika “ganberakoa” dei genezakeen formatuan aurkezteko: perkusiorik gabe eta agertokian hiru pertsona baino gehiago egon gabe. Hala, jendea eserita egotera gonbidatzen duen giroa sortu nahi izan dugu.

Antolaketaren ikuspegitik, Kursaalgo terrazak taberna–jatetxe terraza bihurtuko dira, eremu mugatua hartuko dute eta edukiera ere mugatua izango da. Mahaien arteko tartea bermatuko da, jendea mahaien inguruan eseriko da eta bertan zerbitzatuko zaizkio edariak eta jakiak.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.